GEROA BAIren herrigunea osatu da Baztanen

Geroa Bai koalizioak, egungo nafar politikaren errealitateari egokituz eta tokian toki garatu nahi dituen helburuei jarraiki, bere herrigunea osatu berri du Baztanen. Batzar berriak, bere garaian Nafarroa Bain oinarri izandako printzipio politikoak eta izaera anitza, soziala eta humanista bere eginen ditu, izan ere, herrigunea osatzen dute askok bertatik baitatoz eta beste berri zenbaitek helburu hauek zinez konpartitzen dituztelako.

Herrigune baztandar honetan, eskualdeko biztanle talde anitza elkartu da; horien artean badira EAJko kideak, Zabaltzenekoak eta erabat independiente diren pertsonak. Denek bat egiten dute Geroa Bai koalizioaren senarekin eta proiektu politiko hau bailaran zabaltzeko ardura hartu dute, bertan lan eginez. Jakina, taldea erabat irekia dago, hortaz, interesa duen edozeinek herrigunean parte har dezake, Baztango Geroa Bairekin kontaktuan jarriz honako helbide elektroniko honen bidez: baztan@geroabai.com.

Esan bezala, bailaran lan egiteko sortu den taldea da hau. Gauzak horrela, Baztango Geroa Bai (BGB) osatzen dutenen kezka nagusia eskualdeak hainbat alorretan bizi duen egoera larria da; larria eta kezkagarria da oso bailaran ematen ari den langabeziaren handitze gordina eta horrek hainbat arlotan du isla, familia asko eta askoren egoera sozioekonomikoa jasangaitza baita jada.  Zentzu honetan, BGBk salatu nahi du egun gobernu taldeak duen gehiengo instituzionala eta hura lortzeko jasotako bozka kopurua bat ez datorrela inondik ere bailaran gehiengo sozialak egiten dituen aldarrikapenekin; Baztango Geroa Bairen aburuz, ez dira ematen ari jendarteak eskatzen dituen erantzunik.

Baztango Geroa Bain argi dute Baztanek duen potentziala eta horrek zabal ditzakeen garapen aukera interesgarriak. Berandu baino lehen aukera horiek aztertu eta garatu behar direla diote, are gehiago ikusita inguru honetan ere inmobilismoa, aktibitate falta eta konformismoa nagusitu direla. Aurrera egiteko beharrarekin talka egiten duten ezaugarriak dira oro har; horiei aurre egin behar zaie eta BGBk horretako konpromisoa hartzen du, eskualdeko pertsona guztion ongizatea hobetzearen alde, eskualdea modu orekatu eta egokian garatzeko konpromisoan lana eginez buru belarri.

Se constituye el herrigune de Geroa Bai en Baztan

 

La formación política Geroa Bai ha constituido su nuevo herrigune en el Valle de Baztan, continuando con su programa de acciones locales y de normalización adecuada a la actual realidad política de Navarra. La nueva junta asume formal y decididamente los principios políticos y el sentido pluralista, social y humanista que dieron lugar a la creación de Nafarroa Bai, de cuya formación se han integrado la inmensa mayoría de sus miembros originales y otros nuevos que comparten los mismos postulados.

El herrigune baztandarra es un grupo plural y diverso de vecinos entre los que se cuentan afiliados a EAJ/PNV, miembros de la asociación Zabaltzen, y personas independientes cuyo interés común es participar en la actividad política del Valle y promover y extender este movimiento político y ciudadano en el Valle de Baztan. Quienes estén interesados en obtener información y contactar con Baztango Geroa Bai lo pueden hacer en la dirección de correo electrónico baztan@geroabai.com

En relación al municipio, Baztango Geroa Bai (BGB) manifiesta que sigue con preocupación la grave situación de Baztan que, a su entender, refleja una deriva de progresivo e imparable deterioro en todos los terrenos y un muy serio y perjudicial incremento del desempleo y en consecuencia de la situación socio económica de las familias. En este sentido, considera lamentable que la cantidad de votos lograda por el actual equipo de Gobierno para llegar al Ayuntamiento y la mayoría institucional que ostenta no concuerde con las demandas de la mayoría social.

Baztango Geroa Bai manifiesta que confía en las posibilidades de desarrollo que ofrece el gran potencial que posee el Valle de Baztan y que deben ser utilizadas y puestas en práctica con urgencia en un momento en el que el inmovilismo, la inactividad y el conformismo que se advierten son los peores enemigos frente a la necesidad de progreso y mejora de las condiciones de vida que necesita, por las que esta entidad se compromete a trabajar en forma activa y consecuente.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s