EBBren presidente berria EAJren Aberri Batzarrak aukeratuko du

marca pnvAtzo arratsaldez, Sabin Etxean ohiz kanpoko bilkuran batzartu zen EAJren Aberri Batzarrak ordezkarien artean Iñigo Urkullu Lehendakaria izan zuen. Bertan hartu zen erabakia izan da Euzko Alderdi Jeltzalearen barne erakunde berau izango dela Euzkadi Buru Batzarraren presidente berria aukeratuko duena, 1995 urtetik aurrera indarrean dauden araudietan aurreikusten den prozedura aplikatuz. EBBren presidente berriaren izendapena bigarren Aberri Batzar batean egingo da, oraindik horretarako datarik ezarri ez delarik

EBBk Aberri Batzarraren ordezkariei jakinarazi die jeltzaleen exekutiban toki bat bete gabe geratu dela. Ondorioz, Aberri Batzarrak bi aukera izan ditu beren artean bat aukeratzeko: lehena da alderdikideei bi hautespen alditan galdetzea, eta bigarrena Aberri Batzarrak berak EAJren presidenterako, oraingo EBB osatzen dutenen artetik bat aukeratzea. Aberri Batzarrak bigarren aukera hau hartu du. Erabaki honekin, bigarren batzarra deituko da.

Topaketa horretan eztabaidatuko dira jeltzaleen ordezkariek aurkeztuko dituzten proposamenak, eta ostean bozkatuko dira. Babes gehien jasotzen dituen EBBren burukidea izango da Euzkadi Buru Batzarraren presidente berria.

Beste alde batetik, atzoko bileran, Iñigo Urkullu lehendakariak Aberri Batzar osoari eskertu zion duela urte bete EBBren presidente hautatua izan zenean jaso zuen babesa. Urkulluk azpimarratu zuen ohore handia izan dela EAJren ordezkaritza gorena izatea, eta bertaratutako guztiei eskatu zien lan egiten eta Euskadiren interesak eta une honetan EAJri dagokion lidergo politikoa defendatzen jarrai dezatela.

Anuncios

Una respuesta a “EBBren presidente berria EAJren Aberri Batzarrak aukeratuko du

  1. Me parece un hecho historico que agarrandose a un legalismo estatutario se hurte a las bases la posibilidad de proponer y votar a quien nos venga en gana. Mas con los tiempos que nos vienen y cuando o mucho cambia la cosa o nos vamos en sentido contrario al de Cataluña si se elige al señor Ortuzar . Aparte que para ser lehendakari del partido hay que ser euskaldun cosa que Ortuzar no domina el euskera como por ejemplo Iñigo Urkullu (que es de su zona) o Joseba Egibar y este ultimo con mas experiencia en el EBB.
    GORA ERABAKITZEKO ESKUBIDEA! gora EL DERECHO A DECIDIR!

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s