‘A ZE ASTE AMAIERA!’

MARIA IRUDIAMARIA SOLANA ARANAren IRITZIA EUSKALERRIA IRRATIAN.

“Nafarroako Kutxa izan da izarra aste honetan, bai bederen Nafarroako Parlamentuan. Horretan, Administrazio kontseiluan eta bestelakoetan ibilitako hamaika asteroide biraka aritu izan dira, han-hemenka, nerbiostuak, urtetan txiringuitoko nagusia izandako Goñik zer esango zuen ez zekitela.

Eta, espero bezala, Goñik ezer gutxi argitu du. Argirik gabeko izarra da honezkero Can. Eta argirik gabeko izarrak, argi propiorik gabeko objektu astronomikoak besterik ez dira.

Hura ustiatu dutenak aldiz, oraindik ere badabiltza ongi baino hobe kokatua dutela ipurdia.

Gauzak horrela, PSNek ez du uste beharrezkoa denik ikerketa batzordea, Sanzek agertu du ez duela Parlamentura agertzeko asmorik eta desagertutako diruak, batek daki!

Bien bitartean, gaur Barcina presidentea turistarena egiten; Vera kontseilaria sukaldaritza kontuetan ibili eta gero, eskuak garbitzen; UGT, talentu bila; eta talentuz jantzitako Sanchez de Muniain, FM lizentzien banaketaren zorroztasuna aldarrikatzen. A ze aste amaiera…!

Hori bai, asteburua lasai pasa dezakegu jakinda Parlamentuak enpleguaren mahaia sortuko duela… Honela behintzat mahai gaineratu ahal izango da UPNren gobernuaren politika anker eta okerra”.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s