NABAI IRUÑEAK gazteriaren arloan eta Nafarroako Ospitaleko sukalde zerbitzuaren inguruan aukeztu dituen mozioak

udala Leoz-Lakasta-BarkosIruñeko Udaleko Nafarroa Baiko Udal Taldeak aurkezten du, Osoko Bilkuran eztabaidatu eta bozkatu dadin, hurrengo

MOZIOA:

UPNk osasun arloa kudeatzeko abiatu duen politika berriak ikuspuntu ekonomikoak lehenesten eta hobesten ditu asistentzia-irizpideen kaltetan.

Eredu hori oso arazo larriak ari da sortzen nafarren osasun-arretan. Izan ere, kontsultak eta ebakuntza kirurgikoak egiteko itxaron-zerrendak gero eta handiagoak dira eta bestelako esku-hartzeak ere gauzatzen ari dira, osasunarentzat garrantzi handia dutenak, eta horiek guztiak alarma pizten ari dira nafar gizartean.

Azken esku-hartze horietako bat garrantzi handikoa da, eta alarma zein mota guztietako ondorioak eragin ditu, pazienteen osasuna kaltetzen dutenak barne. Hori dugu, hain zuzen, Ospitaletako janari-zerbitzuaren externalizazioa deritzona, zeina pribatizazioa baino ez baita, ordura arte egoki ematen zen zerbitzu baten pribatizazioa hain zuzen. Horrek eman duen emaitza positibo bakarra enpresa esleipendunarentzako negozioa izan da, eta gainerakoak negatiboak izan dira, pazienteen dietetan eragiten dutenak barne.

Jakina da, horrek eragin kaltegarriak sortuko ditu, baita ere, Nafarroako jarduera ekonomikoan, Foru Ogasunaren fiskalitatean eta elikagaien ekoizle nafarrengan.

Iruñeko Udala, gure hirian baitu kokapena Nafarroako Ospitaleguneak, ezin da bazter geratu nafar gizartea UPNren gobernuaren kudeaketa politiko negargarriari egiten ari zaion salaketaren aurrean, eta duen erantzukizun instituzionala kontuan harturik esku hartzen ahal du, eta esku hartu behar du, Iruñeko gizartearen gehiengoaren sentipena jasoz, behar den salaketa jarriz eta Nafarroako Gobernua premiatuz hartu zuen erabakiaren ondorioak ahalik eta lasterren konpontzera.

Horregatik guztiagatik, Iruñeko Udalbatzaren Osoko Bilkurak

ondoko ERABAKIA hartzen du:

Nafarroako Gobernuari helaraztea Udal honen desadostasuna, kezka eta salaketa Nafarroako ospitaleetako janari-zerbitzuaren pribatizazioa dela-bide, eta premiatzea ahalik eta lasterren bere gain hartzera zerbitzuaren zuzeneko kudeaketa, hori Osasunbideak ematen duen osasun-sistema publikoaren osagai funtsezkoa baita.

———————————-

Iruñeko Udaleko Nafarroa Baiko Udal Taldeak aurkezten du, Osoko Bilkuran eztabaidatu eta bozkatu dadin, hurrengo

MOZIOA:

Zalantzarik gabe, gazteria da krisiak gogorren kolpatu duen biztanleria sektoreetako bat. Egungo egoera ekonomikoan are langabezia-tasa handiago du gainerako biztanleek baino, eta bere lan-baldintzak are estuagoak dira. Halaber, ekonomia arloan jasaten duten muturreko zaurgarritasunak zapuztu egiten dizkie, hein handi batean, bizitza-proiektuak.

Erakundeek eta, nola ez, Iruñeko Udalak, betebeharra dute asmo handiko politikak –baina errealistak aldi berean– helburutzat hartzeko, gazteriak jasaten duen egoera hau –agonikoa, askoren iritziz– zuzentze aldera.

Aurreko agintaldian, Hezkuntza, Gazteria eta Kirol Alorrak Iruña Gaztea II. Plana egin zuen,  “gazteriaren arloan halako jarduketa abiatzeko non benetako protagonistak gazteak izanen baitira”. Baieztapen horrekin koherentziaz jokatuta, Gazteriaren Mahaia eratu zen “gazteen eta haiekin lan egiten duten erakundeen gizarte-partaidetza bideratzen duten zutabeetako gisa, Iruña Gaztea Plana garatzeko”. Horrenbestez, Udalaren asmoa zen “gazteak aintzakotzat hartzea plana lantzeko, segimendua egiteko eta ebaluatzeko”.

Planak argi eta garbi zedarritzen ditu Gazteriaren Mahairako adierazleak: zenbat bilera egin behar diren urtean eta egin beharreko ekarpenen kopurua.  Agintaldi honetan, zoritxarrez, ez da behin ere Gazteriaren Mahairako bilera-deirik egin. Adierazleek ematen duten emaitza, ezinbestean, samingarria da.

Uste osoa dugu  premiaz egin behar dela Gazteriaren Mahaia biltzeko deia, eta are gehiago kontuan harturik  jada jorratzen ari direla hala Iruña Gaztea Plan berria nola Gaztediaren Etxea kudeatzeko kontratuaren baldintza-agiri berria.

Horregatik guztiagatik, Iruñeko Udalbatzaren Osoko Bilkurak

ondoko ERABAKIA hartzen du:

Gobernu-batzarra premiatzea beranduenez bi hilabeteko epean egin dezala dei Gazteriaren Mahaia biltzeko, haren osaera aldez aurretik berraztertuko delarik Herritarren Aferen Batzordean.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s