‘HABEMUS HAUTESKUNDEAK’

MARIA IRUDIAMARIA SOLANA ARANAren IRITZIA EUSKALERRIA IRRATIAN.

“Behin, bitan, hirutan eta hamaika bider entzun izan dugu aurtengoa hauteskunde urtea izanen dela. Hor barna dabiltzan kinielak anitzak dira, baina, gehientsuenek diote 2013an Nafarroan nafarrok gure botoa emateko aukera izanen dugula.

Hauteskundeak beharrezkoak, ezinbestekoak direla dioten ahots ugari dago gure inguruan. Baina, batera, horiek isiltzen saiatzen ari diren beste bozgorailu asko ere piztu egin izan dira azken boladan. UPNen ez dute uste inondik ere hauteskunderen beharrik badenik hemen. Madrildik heldutako beste batzuek ere halaxe diote eta bere lagun nafarrek Madrilen diotena diotela, ez dute bestelakorik esaten.

Gauzak dauden bezala egonda, alternatiba serioa behar da, eraginkorra, jasangarria eta herritarron beharrei erantzuna emateko gai izanen dena. Barcinak edota Rubalcabak ez bezala, hauteskundeak beharrezko baino beharrezkoagoak direla uste dut, bereziki berauek horren beharrik ikusten ez dutela jakinda. Hori da pista, hori!

Aitzinera etorriko zaizkigu esanez ere garestiak direla hauteskundeak eta arduragabekeria dela horretan gastatzea egun. Baina, honetan, hezkuntzan bezalaxe, gastua inbertsioa da, eta Etorkizun hobeago bat da jokoan dagoena. Horrek ez dauka preziorik.

Edonola, kinielitetik haratago, asteburu honetan UPNren egoitzatik irtengo den fumata foralaren emaitza izanen da gakoa. Zain egonen gara, habemus hauteskundeak ote dioen”.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s