‘ZEZENAK HARRAPATUKO GAITU!’

MARIA IRUDIAMARIA SOLANA ARANAren IRITZIA EUSKALERRIA IRRATIAN

“Albiste on bat irakurri dut egunotan: Javier Solanok berriz kontatuko dizkigu entzierroak telebistan datozen Sanferminetan.

Sanferminak iragartzeko kartela, aldiz, zein izanen den oraindik ez dakigu. Baina, honezkero, bada ika-mika horien inguru; kanpaina merkea eta bikaina.

Eta zezenen aurrean jartzeko gai izan daitezkeen maletilla ugari deskubritu ditugu egunotan. Sanz, torero. Maya, torero. Eta Miranda,…Torero. Badaukagu zezenketa osatzeko kartela.

Zezenarena egitea Barcinari tokatuko al zaio? Hala bada, puerta gayolan izanen ditu zain nafar herritarrak.

Biharkoan bai behintzat. Irtengo da plazara, hemiziklora Barcina, eta hortxe, kapote moduan, Zentsura-mozioa topatuko du. EH Bilduk proposatutako Nafar Gobernuko presidentziarako hautagai Juan Carlos Longasen paseak jasango ditu, ziurrenera gehiegi zorabiatu gabe.  IE eta Geroa Bairen banderilla pareak ikusiko ditugu jartzen, gorri-hori-more batzuk, gorri-zuri-berde, besteak. Eta Azkenean, txistera jantzita presidentzian egonen den PSNek berriz ere sartzen utziko dio Barcinari, bizia barkatu eta belarririk batere moztu gabe.

Gauzak horrela, Longas belarrimotz; PSN herritarron zapi zuriei muzin; eta Barcina dehesara bueltan, orojalea bada ere.

Honela jarraituz gero, adi, zezenak harrapatuko gaitu!!!

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s