NAFARROAKO GOBERNUAREN EUSKALERRIA IRRATIAREKIKO JARRERAK EUROPAKO HAINBAT ZUZENTARAU URRATZEN DITUELA USTE DUTE HAINBAT EUROPARLAMENTARIEK

mikelagerraldian2Euskalerria Irratiko ordezkariak Europako Gutxiengo Tradizional, Komunitate Nazional eta Hizkuntzentzako Taldearekin elkartu dira gaur

Europako Parlamentuko Gutxiengo Tradizional, Komunitate Nazional eta Hizkuntzentzako Taldearen lan saio batean parte hartu du Euskalerria Irratiaren ordezkaritza batek gaur goizean, EAJko eurodiputatu Izaskun Bilbaok hala eskaturik. Saioaren amaieran, Androula Vassilou Europako Hezkuntza, Kultura eta Eleaniztasun komisarioari Euskalerria Irratiaren egoeraz galdetzea erabaki dute, Nafarroako Gobernuaren jarrerak hainbat zuzentarau urratzen dituela iritzita. Aste bete barru jakinen da zenbat europarlamentarik sinatuko duten galdera.

Lan Taldeko presidente Alfonsi korsikarraren hitzetan (ALE), “Nafarroako Gobernuak euskarazko hedabideekin egiten duena guztiz hipokrita da; izan ere, futbola adibidetzat harturik, ez du falta argia egiten, baina bai obstrukzioa, traba, sistematikoa, eta hori ere falta da, hori ere hizkuntza gutxitu bati eragozpen larriak jartzea da”. PPko eurodiputatu nafar Pablo Zalbak ere bilkuran parte hartu du. Nafarroako Gobernuaren jarrera defendatzen ahaleginu da, eta Alfonsik berari erantzunez aipatu du hipokrisia.

Nafarroako Gobernua, Europako legediaren aurka

Bujandak irratiaren ibilbidearen eta Nafarroako Gobernuaren bidegabekerien berri eman die Taldeko kideei, Nafarroako Gobernuaren azken lizentzia banaketan, 2012-2013koan gertatutakoan azpimarra berezia eginez. Izan ere, Euskalerria Irratia lizentziarik gabe uzteko Nafarroako Gobernuak jarraituriko bideak Europako zenbait lege eta zuzentarau urratzen ditu. Zehazki, Mugarik Gabeko Telebistena, Kultur Ekoizpenaren Defentsarena eta Lehiaketa Librearena.

Euskalerria Irratia hobekien puntuaturiko irratia zen, epaimahaikideek bere kanpo programazioa ez puntuatzea erabaki zuten arte. Euskalerria Irratiak programazio propioa emititzen ez duelarik, Euskadi Irratiarena zabaltzen du. Epaimahaikideen arabera, halakorik ezin du egin Euskadi Irratia beste erkidego bateko irrati publikoa delako. Baina Europako legediaren arabera, hizkuntza gutxietan aritzen diren komunikabideek beren hizkuntzaren lurralde osora zabaltzeko eskubidea dute.

Euskalerria Irratia, Europako erakunde guztietan

Europako Parlamentura ez ezik, Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegira ere jo du Euskalerria Irratiak, helegite baten bitartez. Horretan salatzen du Nafarroako Gobernuak Europako legedia urratu egiten duela emititzeko baimena ukatuz, adierazpen askatasunaren kontra egiten baitu. Helegitea 2012ko urriaren 16an aurkeztu zuen irratiak. Azaroaren 5ean Auzitegiak tramitera onartu zuen. Eta aurtengo otsailaren 7an auziari buruzko informazio gehiago helarazi zion irratiak Auzitegiari.

Bestalde, Euskalerria Irratiak aspaldidanik dauka harremana Europako Kontseiluarekin (EK). Izan ere, EK-ko Adituen Taldeak dagoeneko Hizkuntza Gutxituen Kartari buruzko hiru txostenetan aipatu du Euskalerria Irratiaren egoera. Azken txostenean, iragan urtean, oso eskaera zehatza egin zion Nafarroako Gobernuari: “berrazter dezala Euskalerria Irratia ez legeztatzeko erabakia”.

 

Anuncios

Una respuesta a “NAFARROAKO GOBERNUAREN EUSKALERRIA IRRATIAREKIKO JARRERAK EUROPAKO HAINBAT ZUZENTARAU URRATZEN DITUELA USTE DUTE HAINBAT EUROPARLAMENTARIEK

  1. Pingback: Direktiba eta zuzentarau | 31 eskutik

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s