‘Oximoron’

MARIA IRUDIAMARIA SOLANAren IRITZIA EUSKALERRIA IRRATIAN

“Azken boladan oximoron deritzonaren adibide bat baino gehiago topatu izan dut testuinguruan, bereziki testuinguru politikoan. Nonbait krisia, pairatzen ari garen krisi gordina, krisi kontzeptuala ere bada.

Egunotan, azken adibideetako bat, abiadura handiarena izan da. Motel baino motelagoa doan abiadura handiko trena ez da gelditzen; hots, geldialdirik gabeko abiadura handiko tren motelaz ari ote gara??

Eta badira bestelako adibideak:

Krisi garaian austeritatea, estura, nagusitzea, gastua sustatu behar denean.

Gastua sustatzeko neurri gisa, BEZa igotzea.

Autogobernua garatu behar denean, oinarrizko legeak edota estatuko lege basikoen morroitza aitortzea.

Kontraesana dirudi edota, kontraesana al da?

Kontua da, kontzeptua gauzatzen denean, ondorioak larriagotzen direla eta irtenbidea beharko lukeena, irteerarik gabeko bidea bilakatzen dela.

Aurrekoan Iruñeko karrika batean, horma batean idatzia irakurtzen nuen, “ziztu bizian bizi gara, pentsatzeari tartea ez ematearren”; sinaduran, Peter Pan. Abiadura handiko bizitza daramagu, geldialdi gero eta gutxiagorekin, garesti eta gure barne-ingurumenerako batere onuragarri ez dena. Askotan ezerekin konektatzen ez gaituena eta mugak gainditzeko aukerarik ematen ez diguna.

Abiadura handiko bizitzak moteltzen gaitu, pobrezten gaitu eta epe-luzera, laburtzen gaitu. Oximoron”.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s