‘HAUTSI DADILA BEHINGOZ RACORD-A!’

MARIA IRUDIAMARIA SOLANA ARANAren IRITZIA EUSKALERRIA IRRATIAN

“Demagun nafarron ehuneko 62ak nahi bezala, hauteskundeak deitzen dituela gure presidenteak legealdia amaitu baino lehen. Bagabiltza, bada, politika-fikzioa egiten berriz, baina, tira, ariketa egin dezagun.

Barcinak buruan kolpea hartu, hauteskundeak ditu eta gobernua galdu. Hori izan daiteke sekuentzia osoa.

Ondorengo eszenan, racord deritzona hautsiko litzateke, izan ere, eskuinetik sartu ordez, ezkerretik sar bailiteke gobernu berria. Edo behintzat hori diote inkestek. Eta inkestek diote galdetutako hiritarrek diotena, ez beste.

Eta nafarrek diote UPNren politikarekin eta gobernuarekin eta erregimenarekin nekatuak, naskatuak eta haserre daudela.

Eta nafarrek diote gure Komunitatea oker dabilela.

Diote langabezia badela kezka gehien sortzen duena, baina, batera, oso kezkatuak daudela politika eta politikarien ibilbidearekin, ustelkeriarekin, boterea euren onurarako erabiltzearen horrekin, eta hiritargoa kaltetu eta zigortzearekin.

Egoera ekonomikoa ere bada kezkarako gaia eta horren aurrean, galdetutako nafarrek argi adierazi dute aukera abertzaleengan badutela konfiantza kudeaketarako. Hori hala dela batzuek, jakin bagenekien, baina egun inoiz baino hurbilago ikus dezakegu hori garatzeko, demostratzeko benetako aukera.

Uxue Barkos bada askoren amets gaiztoa, ikusi besterik ez dugu egin behar Cordovilla aldean zein tematuak dauden Geroa Baiko diputatuarekin edota diputatuaren kontra, eta zer nolako erasoak oparitzen dizkioten bere arerio politikoek behin eta berriz. Amets gaiztoa batzuentzako eta, batera, euren ametsa gauzatzeko itxaropena beste askorentzako, inkesten arabera, agerikoa denez.

Amets egiteari uko ez diot behin ere eginen, eta ametsak gauzatzea baino gauza hobeagorik ez dagoenez mundu honetan, adi, ez lorik hartu!”

 

 

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s